|
Bento-box: nutrizioari buruzko proiektu berria 3. DBHn |
|
Aurten, nutrizioa gaia lantzeko, DBHko hirugarren mailako Natural Science ikasleek “Bento boxa” proiektua prestatuko dute. Proiektu honetan, ikasleen autonomia eta osasunaren gaia landu nahi da, Ikastolan jan nahi duten bazkaria prestatuz.
Bento-a janari osasungarria, elikagarria eta ekonomikoa da. Hiru atal izaten ditu: jaki printzipala (barazkiak, okela), jaki osagarria (entsalada, adibidez) eta postrea (fruta, adibidez). |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Amaitu dira Lehen Hezkuntzako Olinpiadak |
|
 Orain dela bi aste, hasi ziren olinpiadak gure ikastolan. Olinpiada hauek, DBHko "Kalakari" taldeak sortu ditu eta hainbat jolasetan parte hartu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Jolasteaz gain, euskaraz animatzen ere ikasi dute.
Guztira, txapelketa honek 3 aste iraun ditu. Olinpiadak, 5 kiroletan oinarritu dira: Txokor bilketa, Zapitxo, 50 m.ko lasterketa, Erreleboak eta Zelai errea. Txokor bilketan, 10 pertsonek parte hartzen dute, bosteko bi taldetan banatuta, zapitxoan 10 pertsonek parte hartzen dute, 50 m-tan lauko bi talde, erreleboetan 20 pertsonek parte hartuko dute eta azkenik, zelain errean, 14 pertsonek parte hartuko dute, zazpiko bi taldetan banatuta. LH 3. eta 4. mailako argazkiak jarri ditugu GALERIETAN. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Eskola Kirolaren jarduerak bertan behera asteburu honetan |
|
Ondoan duzue Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak helarazi digun mezua: "Klimatologia txarrarengatik eta Larrialdiei Arreta Emateko eta Meteorologia zuzendariak espresuki gomendatu duelako, honen bidez egiten dut asteburu honetarako programatuta zeuden kirol-jarduera guztiak bertan behera uzteko eskaera." Kirol federatuari dagokionez, lehiaketak mantentzen dira. |
|
|
Udako ingeles-egonaldien informazioa banatu dugu |
|
 Prest dugu eta ikasleei banatu diegu Lauro Ikastolako familia eta ikasleentzat prestatzen dugun atzerriko udako egonaldietako eskaintza.
Informazio hau WEBaren bidez eskuratu dezakezue, bertatik hartu behar baita izen-emate orria: UDAKO EGONALDIAK- 2012KO ESKAINTZA. Izena emateko epea otsailaren 14ra arte dago zabalik. |
|
|
LH 3ko ikasle batek Gabonetako Ipuin saria irabazi du |
|
Lehen Hezkuntzako 3.Cko Asier Hernandez Requenak El Correo-ko gabon ipuin lehiaketa irabazi zuen, euskarazko modalitatean, 3-4. mailetako kategorian. Lehiaketa honetara 300 lan baino gehiago aurkeztu izan dira. Urtarrilaren 19an sariak banatu ziren El Correo-ko egoitzan, eta Asierrek badu bere PSPa. Zorionak! Egunkarian berria ikusi nahi baduzu, sakatu hemen: EL CORREO. |
|
|