Home arrow Berriak
Berriak
Behekosoloko ikastaroen eskaintza berria

 Dagoeneko WEB orrialdean duzue 2010/2011 IKASTAROEN eskaintza.

Izen-emate orria ere bertan duzue: IZEN-EMATE ORRIA. Bete ondoren, entregatu edo bidali Behekosolora.

Izen-emateko epeak uztailaren 12tik 30era eta irailaren 1etik 15era izango dira.

Edozein galdera baduzue, deitu 944711610ra, uztailaren 30era arte.

 
Lauroko Mendi Taldearen hirugarren irtenaldiaren kronika

 Maitazaren 9an, igandea, Lauroko mendi taldeak hirugarren irteera egin zuen. Oraingoan, helmuga, Atxarre izan zen. Goizeko 10:00tan, taldea Bilbotik atera zen Laidako kanpinera, bertatik ibilaldia hasteko. Hasierako bidea oso estua zen eta arantzen artean hasi ginen. Bide horretatik atera, ondoren oso erreza izan zen bidea Atxarreko San Pedrora heldu arte. Ikuspegia izugarria zen: Mundaka, Bermeo, Sukarrieta eta Izaro irla ikusi ahal ziren, besteak beste.

Hortxe atera genuen taldeko argazkia, gero Akordatik jaitsi, eta Laidako kanpinera heldu ginenean zerbait bazkaldu genuen. Hondartzan jolastu, eta azkenean autobusa hartu genuen Bilbora itzultzeko.

Laster, ekainaren 5ean, Lauroko jaian, ekimen berri bat burutuko dugu: inguruetatik martxa. Informatuko zaituztegu.

 
Lege informazioa / Información legal
Goitiko Anzubiaga, 2 - 48180 LOIU
Administrazioa: 94 453 80 07 | Haur eta Lehen Hezkuntza: 94 471 04 43
Bigarren Hezkuntza: 94 471 04 44 | Fax: 94 453 09 52
Lauro Ikastola, Koop. E. | Registro de Cooperativas nº 17.898 zenbakiduna Kooperatiben Erregistroan | CIF / IFK: F48058481