Aurkezpena | Aurkezpena |
|
Bazkideen Batzar Nagusiak itunpeko ikastola pribatu bezala mantentzea erabaki zuen1988.ean, Ikastolek sare publikora atxikitzeko hartu zuten eskaintzari erantzunez. Lauro Ikastolak 1.830 ikasle eskolatzen ditu Unibertsitate aurreko lau etapetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilerrak. Azken etapa hauetan, jakintzagai batzuk ingelesez ematen dira. Hasierako 3 urteko mailan, 125 ikasle eskolatzen dira urtero: %25a gutxi gora-behera euskalduna da, %15ak euskara ulrtzen du eta %60ak gazteleraz hitz egiten du. Ikastolako hezkuntza azpiegitura lau eraikin eta Gimnasio-Kiroldegi batez dago eraturik, etapa bakoitzeko hezkuntza beharrizan eta helburuen eta lan profesionalaren oinarririk onena eta malguena izateko diseinaturik. Eraikin bakoitza ikasleen ikasketa aktibo eta adierazkorra, eta bizikidetza egokia sustatzeko eraturik eta horniturik dago; Lauroko Hezkuntza Proiektua eta Kurrikulurrarekin bat eginez. Lauro Ikastolako langileria 118 irakasle eta irakasle ez diren 24 pertsonek osotzen dute. Baditu sukalde eta jantoki zerbitzuak bere instalazioetan, eta garraio eta garbiketa zerbitzu kontratatuak. Kiroldegiak, eskola-ordutegi eta egutegiaz kanpo, zerbitzuak eskaintzen ditu kanpoko erabiltzaileentzat. |
