Ohiko galderak | Ohiko galderak |
Zein atal ditu WEB orrialdeak? WEB orrialdeak atal publiko bat dauka: orrialde nagusian agertzen diren berriak eta goi aldeko atala “larrosetan” dauden informazio orokorrak. Lauro Ikastolako familia eta ikasleek atal pribatua dute: bertara sartzeko, erabiltzailea behar dute eta edukiak dira iritzi txostenak, jakintzagaietako programaketa eta ordutegiak, prematrikula bertan egitea, argazki galeraik, orientazio hitzaldien edukiak, etab.
Erabiltzailea WEBaren bidez eskatu behar da, ezkerreko menuan dagoen “Eskatu WEB erabiltzaile izena” atalean. Lauro Ikastolako ama eta aita bakoitzak bere erabiltzaile propioa du eta norbere datu pertaonalak ikusten ditu WEBaren bidez. Guraso bakoitzaren erabiltzaileak Lauron eskolatutako seme-alaba guztien datuak erakusten ditu. Ikasle bakoitzak bere erabiltzailea du, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera. Erabiltzaile hau Ikastolan bertan ematen diegu aurrematrikula epeetan. Ikasleak bere datu propioak bakarrik ikusten ditu.
Zer egingo dut erabiltzailea galdu badut? Eska ezazu berriro WEBaren bidez, prozedura berbera erabiliz, eta aplikazioak lehen bidalitako erabiltzaile berbera bidaliko dizu. Erabiltzailea galtzen duten ikasleek Idazkaritzan eskatu beharko dute, eta ez WEBaren bidez.
Nola gorde ditzaket Galerietan agertzen diren argazkiak? Argazki zehatz bat pantailan duzula, sakatu eskumako botoiari, eta aukeratu “Irudia gorde” (“Guardar imagen como”). Argazkiak ikusi eta kudeatzeko duzun aplikazioaren arabera, dagokion formatoan gordeko dizu.
Zer da WEBaren bidezko aurrematrikula Bigarren hezkuntzan eta Eskola Kirola eta ekintza Kulturaletarako? “Urteko programaketa”n eta Plana aurkezteko hitzaldietan agertutako epeetan, ikasleek Ikastolan bertan egiten dute aurrematrikula, WEBaren bidez. Ondoko egunetan, familiek eta ikasleek ere etxetik ikusi eta aldatu dezakete egindako aukera. Nola bidaliko dut Ikastolara Galdera/Erreklamazio bat? WEB orrialdean inprimaki berezia duzu. Idatzia, Zuzendaritza Idazkaritzara helduko da. Sakatu WEB-aren goikaldean, eskumatara, gutunazalaren ikonoa.
|
