Home arrow Aurkezpena
Aurkezpena

 Lauroko Liburutegi nagusia DEBIHEZeko eraikuntzaren lehen solairuan dago. Batxilergoko eraikinean, etapa honi dagokion Biblioteka atala ere badago.

DBHko Liburutegia irakurketarako eta ikasteko gunea da.

Irakurtzeko eleberriak, olerki liburuak, antzerkia, komikiak eta aldizkariak topa daitezke. Ikasteko, hiztegiak, entziklopediak eta ikasgaiekin erlazionatutako liburu ugari daude.

Informazioa bilatzeko edota lanak egiteko, ordenagailuak ere badaude.

ZER EGIN DEZAKEZU LIBURUTEGIAN?

  • Jolastorduetan, irakurtzera, lanak egitera edo ikastera etorri.
  • Ordenagailuetan informazioa bilatu.
  • Liburuak, maileguan, etxera eraman.

LIBURUTEGIA ERABILTZEKO MODU ZUZENA

  • ISILTASUNA: oso garrantzitsua da denok isilean egotea, norberak bere lanak modu egokian eta lasaiean egiteko.
  • MAILEGUA: ikasle bakoitzak 3 liburu eraman ditzake etxera, 15 eguneko eperako. Denbora gehiago behar izanez gero, epealdia luzatuko litzaioke.
  • MATERIALA: guztiona denez, ondo zaindu behar da. Zerbait galdu edo apurtzen bada, ikasleak ordaindu beharko du.
  •  GARBITASUNA: Liburutegia guztiona da eta, beraz, garbi mantendu behar da. Horretarako, ezin da barruan jan eta zikinkeriak zakarrontzira bota behar dira. Bakoitzak bere lekua aurkitu duen bezala utzi behar du (aulkia jaso, paperak bota, ...).
  • ORDENAGAILUAK: ordenagailu bakoitzean pertsona bakarra egon daiteke lanean.
  
GOGORATU:
  1. LIBURUTEGIA GUZTIONA DA. BERTAKO MATERIALA ZAINDU BEHAR DA.
  2. ISILEAN EGON BEHAR DA.
  3. BAKOITZAK BERE LEKUA GARBI MANTENDU BEHAR DU.
  4. EZIN DA LIBURUTEGIAN JAN.
  5. LIBURUAK, MAILEGUAN, ETXERA ERAMAN DAITEZKE.
 
Lege informazioa / Información legal
Goitiko Anzubiaga, 2 - 48180 LOIU
Administrazioa: 94 453 80 07 | Haur eta Lehen Hezkuntza: 94 471 04 43
Bigarren Hezkuntza: 94 471 04 44 | Fax: 94 453 09 52
Lauro Ikastola, Koop. E. | Registro de Cooperativas nº 17.898 zenbakiduna Kooperatiben Erregistroan | CIF / IFK: F48058481